Ezkontzak, nazioarteko bidaiak, enpresa bidaiak edota kultur eta aisialdi irteerak. Bidaiarientzako autobusak alokatzea eta egunero ikastea gure lanaren parte da.
Estatuko zein nazioarteko bidaiariak asetzeko autobusak alokatzea da gure lana, hogeita hamar urte baino gehiagotan zehar segurtasun bermerik onenekin burutu duguna.
Etengabeko bilakaeran dagoen sektorea da gurea, egiten dugun lanetik eta gure bezeroen beharren inguruan gehiago ikastea ahalbidetzen duena; hauek, kalitate, arreta eta tratu pertsonalizatua eskatzen baitute mugikortasun beharrak asetzeko.
Gure enpresan zuzendaririk onenak ditugu, garraio pribatuan eta errepidean esperientzia zabala dutenak. Gaitasun altuko autobus gidari eta tailerreko zein bulegoko langileak dira gureak.
ISO 9002 ziurtagiria lortzen lehenetariko euskal enpresa
2000. urteaz geroztik, ISO 9002 ziurtagiria dugu, bidaia mota guztietan kalitatea eta segurtasuna bermatzeko egiten dugun ahalegin handiaren eraginez, gaur egun mantentzen duguna. Garai hartan, ziurtagiri hau lortzen Euskal Herriko lehendabiziko enpresen artean egon ginen. Honek, gugan konfiantza izan duten milaka bezeroentzako eredu bilakatu gaitu.
Autobusen alokairuan gure eginbeharra bezeroek behar dituzten zerbitzuak betetzea da eta enpresaz gain gu ere profesional gisa haztea. Gipuzkoako autobus onenak ditugu edozein motatako bidaietarako.
Gipuzkoan kalitatezko autobusak alokatzea, segurtasun, erosotasun eta profesionaltasun berme onenekin.