Bezeroaren nahietara moldatzen den ongi hornitutako autobus multzoa gurea. Euskal Herriko, Espainiar estatuko zein europar kontinente osoko bazter guztietara irekita daude gure zerbitzuak. Gure merkatu garrantzitsuena Gipuzkoa da, lan gehien egiten dugun lurraldea baita. Bereziki, Goierri, Deba Garaia eta Urola Garaia. Euskadiko inguru eder hauetan bidaiarien garraio pribatuan erreferente gara.
Gure autobusen osagarriak:
Eserleku etzangarriak buruko ergonomikoekin eta larruz tapizatuak
Gure jarduera bi toki desberdinetan eramaten dugu aurrera. Administrazio lanak Urretxuko instalazioetan egiten ditugu, bulegoan. Bertan, gure bezeroei harrera egiten diegu eta bidaia guztiak antolatzen ditugu.
Bestalde, Legazpin 1.000 metro koadro inguruko pabilioi bat daukagu. Bertako zereginak autobusen gordeleku eta mantenuan datza, bezeroarentzako egoera onean egon daitezen. Instalazio hauetan ondorengo ekintzetan jarduten gara:
Ibilgailu eta bestelako osagarri guztiak gordetzen dira, euskal klimak ekar ditzakeen arriskuetatik babestuta.
Autobusen zaintza eta mantenua.
Gurekin bidaiatu baino lehen, ibilgailuen egoera aztertu nahi duten bezeroak hartu.
Errepidera irten aurretik autobusen azterketa mekanikoak burutzen dira, uneoro egoera egokian egon daitezen.
Goierribus
AURREKONTUA 24 ORDUTAN
Gipuzkoan kalitatezko autobusak alokatzea, segurtasun, erosotasun eta profesionaltasun berme onenekin.